Sanferminetako udal egitaraua, plazaz plaza azalduta

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 16a

Sei gune beteko ditu udal egitarauak, jazzarekin, erromeria taldeekin, nazioarteko musikarekin eta entzute handiko izenekin, tartean dira Los Diablos, Muguruza eta Duncan Dhu.

Antoniuti, Sarasate pasealekua, Foruen plaza, Gurutze plaza, Gazteluko plaza eta Konpainia plaza. Iruñeko Udalak girotuko dituen sei espazioak dira. Estiloen arabera banatu ditu.

Sarasaten, jota eta bertsoak

Sarasate pasealekuan, jotak egonen dira entzungai goizetan. Arratsaldeetan, berriz, bertsolariak eta dantzariak azalduko dira.

Konpainian, jazza

Konpainia plazan, Jazzfermin zikloa jarriko dute abian, 9tik 12 arte. Saio bikoitza atonduko dute egunero: 21:00etan eta 00:00etan kontzertuak entzun ahalko dira. King Solomon, Mikel Andueza Sexteto, Spyro Gyra eta Chano Dominguez egonen dira, besteak beste.

Foruen plazan, denentzako estiloak

Foruen plazarako prestatu dute programazio zabalena. Oparoa izanen da estiloetan: Ducan Dhu, Muchachito, Delorean, Fermin Muguruza, Willis Drummon, Arianna Puello eta Asian Dub Foundation igoko dira oholtzara. Gainera, teloneroen laguntza ere izanen dute.

Gazteluko plazara dantzara

Gazteluko plaza dantzaldien bihotz bilakatuko da: uztailaren 6an, Vulkano Show; 7an, Nueva Alaska; 8an, Miami Show; 9an, Diamante Show Band; 10ean, Nueva Era; 11n, La Tarantela; 12an, London; eta 13an, Jamaica Show.

Antoniuti mundu bilakatuta

Antoniutin, "munduko musikak" batuko dituzte, udal ordezkarien esanetan. Hala, askotariko estiloak, erritmoak eta konposizioak joko dituzte, bertaratzen direnen gozagai. Saritah, Cuban Beats All Starts, Danbakhan Afrofusion, Rarefolk, Dr. Maha, Spyrow eta Kalakan dira gonbidatutakoak.

Gurutze plaza: eskaintza zabala

Musika bandak egonen dira Gurutze plazan. 1970eko hamarkadako izarretako batek zapalduko du tabladua: Los Diablos taldeak. Harez gain, makina bat artista egonen dira: La Fania Perfect, Moncayo Band, Conexion, Oceanic, Niagara eta beste.

Iruñeko Udalak 417.000 euro bideratu ditu egitarau horretarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!