Ingurumen Heziketarako Museoan ere, gaur, asteazkenarekin, basa orkideen inguruko hitzaldia. Biologia, ekologia eta dibertsitatea landuko dituzte. Arratsaldeko zazpietan, Museoan, Uztarroz kalean. Sarrera, libre.
Arantzadiko kirol instalazioek asteazken honetan ekinen diote udako denboraldiari, aire librean dauden igerilekuak irekita. Irailaren 6 arte luzatuko da udako denboraldia. gainontzeko udal igerilekuak, Sanduzelaikoa barne, ekainaren 23an irekiko dituzte.
Zabalik dago patata tortillak egiteko tailerrean izena emateko epea, Gazteriaren Etxean izanen da. Soilik 25 lagunek hartu ahalko dute parte. Zangotza kaleko 30. zenbakian egin behar dira inskripzioak, euro batean.
Zabalik dago Konpainia zentroko teknologia berrien eta sareen udako ikastaroetan izena emateko epea. Zazpi dira doaneko proposamenak, eta plazak zozketaz banatuko dira.
Txupinazoa nork jaurtiko duen erabakitzeko botoa eman daiteke jada. Sei dira hautagaiak. Erroldatutakoek pamplona.es-en eta 010 telefono zenbakian eman ahal izanen dute botoa ekainaren 17ra arte. Civivoxetan ere aukera bada bozketan parte hartzeko.