Auzoko bazter guztietara zabaldu nahi izan dituzte festak Donibanen, eta horregatik, egitarau zabala eskaintzeaz gain, kokaleku askotan ekintzak gauzatuko dituztela ere azpimarratzekoa da.
Jaiek eten txiki bat izanen dute: izan ere, ostiralean hasi eta igandera arte mantenduko da giroa, baina hori ez da behin betiko etena izanen, 23an bueltatuko baita parranda giroa Donibaneko kaleetara, San Juan gauarekin bat.
