Zineman emakumeen inguruan egindako irudikapena aztertzea. Hori da Ipes-Gite elkarteak antolaturiko Emakumea eta zinema zikloaren helburua. 30. aldia ospatuko du jaialdiak aurtengoan, eta urtero bezala, dokumentalak, film laburrak eta pelikulak proiektatuko dituzte. Askotan sortzaileak izanen dira emanaldian, eta solasalditxoa eskainiko dute gero.
Gaur, Parched emanen dute, Indiako landa inguruko emakume talde baten bizipenak ardatz dituen lana.
Besteak beste, Las amigas de Ágata, Mi hermana perfecta eta As I open my eyes filmak, zein Women in sink dokumentala emanen dituzte.
Egitarau osoa hemen ikus daiteke.