CCOOren eta UGTren babesa izan zuen exekutiboaren eta enpresaren arteko iazko hitzarmenak. LABek eta ELAk, aldiz, ez zuten babestu, planak, Faurecia irekita mantendu bai, baina kaleratzeak eta murrizketak ere ezartzen zituelako.
191 langile zituen enpresak plana egin zenean eta 85 pertsonara murriztu dute, orain: batzuk kaleratu dituzte, beste batzuk lekualdatu eta bada erretiroa hartu duenik ere.
Abenduaren 31. Hori da lantegia giltzarrapoz ixteko aurreikusitako eguna. Nafarroako Gobernuak egoera bideratu nahi du, nolanahi ere, eta erosle bat bilatzen saiatuko da. Sodena agentzia publikoa ari da jada multinazionalarekin negoziatzen.