Agortuta daude Osasuna eta Gironaren arteko partida ikusteko sarrerak

Agortuta daude Osasuna eta Gironaren arteko partida ikusteko sarrerak

Goizeko 09:00etan hasi dira sarrerak saltzen, eta 13:00etarako agortu dira.

Play offeko finalaren etorriko partida jokatuko dute gorritxoek asteazkenean, Sadarrean, 20:00etan Gironaren kontra. Bazkideek doan dituzte sarrerak, karnetik ez dutenik, baina, gaur izan dute sarrera erosteko aukera, eta lau orduren buruan bukatu dira. 4.000 sarrera saldu dituzte.

Merkeenak 30 eurotan zeuden, eta garestienak, berriz, 50 eurotan. Joaneko partida, berriz, larunbatean izanen da, 19:00etan, Montilivi estadioan.