Orlandoko eraso homofoboa salatzeko LGTBI bandera jarri du Iruñeko Udalak udaletxean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 13a

Argazkia: LGTBI bandera, Iruñeko udaletxean.

"Erabateko gaitzespena" agertu du eledunen batzarrak Orlandoko (AEB) atentatuaren aurrean, eta udaletxeko balkoian jarri du LGTBI ikurra, "elkartasun sinbolo gisa".

"Eraso xenofobo eta intolerante hauek gure oinarri demokratikoen kontra egiten dute, bai eta gure gizartearen zutabe diren elkarbizitza balioen aurka ere", adierazi dute.

Dolu xingola duen LGTBI bandera paratuta, elkartasuna adierazteaz aparte, "tiroketaren biktimei eta senideei sostengua" adierazi nahi izan diete ordezkari politikoek.

Halaber, adostu dute bat egitea aurrera atera daitezkeen mobilizazioekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!