Ducan Dhu, Muchachito, Delorean, Fermin Muguruza, Willis Drummon, Arianna Puello ea Asian Dub Foundation talde eta artistak igoko dira oholtza gainera sanferminetan. Foruen plaza musika desberdinarekin girotuko da uztailaren 6an hasi eta 13ra arte. Bertako taldeak eta nazioartekoak izanen dira protagonista. 175.000 euro bideratu ditu Udalak kontratazioa egiteko. Maitena Muruzabal Kultur saileko zuzendariak eman du Foruen plazan sanferminetan izanen denaren berri.
Rocka, popa, indiea, rapa, fusio musika eta brass band estiloak tartekatuko dira. Su artifizialen ondotik hasi eta goizaldeko hiruak arte izanen dira foruen plazan.
Bertako taldeak izanen dira eskenatokian lehenbizi, telonero gisa. Eta ondoren, izen handiko taldeak igoko dira.
Bertakoen artean, aipatu: Broken Brothers Brass Band ariko direla Fermin Muguruzaren aurretik. Tonino Carotone izanen da Muchachitorekin batera, Baionatik etorriko dira Wiilis Drummond eta Los Jambosekin ekinen diote egun horretako musikari. La Chula Potra eta Belize artistak ere ariko dira.
- Uztailak 6, asteazkena:
- Fermin Muguruza eta New Orleans Basque Orchestra
- Cabezafuego and the Broken Brothers Brass Band
- Uztailak 7, osteguna:
- Muchachito
- Tonino Carotone
- Uztailak 8, ostirala:
- Willis Drummond
- Los Jambos
- Uztailak 9, larunbata:
- Arianna Puello
- La Basu
- La Chula Potra
- Uztailak 10, igandea:
- Duncan Dhu
- Belize
- Uztailak 11, astelehena:
- Asian Dub Foundation
- Benation
- Uztailak 12, asteartea:
- Sidonie
- Baobabs Will Destroy Your Planet
- Uztailak 13, asteazkena:
- Delorean
- Niña coyote eta chico tornado
- Tremenda Trementina