48.086 ziren itxaron zerrendetan zeudenak iazko maiatzean: 40.837 dira orain, hau da, 7.249 gutxiago. Gainera, maiatzeko datuak apirilekoekin alderatuta ere positiboa da emaitza, 3.282 gutxiago daude. Nolanahi ere zuhur jokatu nahi du Fernando Dominguez osasun kontseilariak: "milaka paziente zain dauden bitartean, sekula ezinen dugu asebeteta egon".
Zentro bakoitzari so, Ospitalea da itxaron zerrenda luzeenaren jabea: 34.425 paziente daude zain, apirilean baino %6.9 gutxiago. Osasun mentalaren arloari dagokionez, 1.004 lagun daude kontsultara joateko premian.
Osasun Sailak plan bat jarri du martxan, gai horri eusteko. Askotarikoak dira hartzen ari den neurriak: espezialisten kontratazioa, profesional bakoitzak egindako kontsulta kopurua, gaixotasun jakin batzuen tratamendua lehenestea eta kontsulta batzuek arratsaldez irekitzea.