Fermin Muguruza eta Duncan Dhu ariko dira Sanferminetan

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 13a

Hala aurreratu du Diario de Noticias egunkariak. Horren arabera, Muguruzak uztailaren 6an eskainiko du kontzertua eta Ducan Dhuk 10ean.

Foruen plazan ariko da Diario de Noticias egunkariaren arabera Fermin Muguruza. Uztailaren 6arekin eskainiko du Irungo musikariak kontzertua. Horrez gain, beste talde eta bakarlarien ikuskizunak ere aurreratu ditu egunkari horrek: Ducan Dhu taldea uztailaren 10ean ariko da.

Informazio horren arabera Foruen plazak musika estilo desberdinen gune izanen da. Muguruzarkin batera uztailaren 6an New Orleans Basque Orkestra ere ariko da, adibidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!