Dendetan eta tabernetan jarriko dituzte aurtengo sanferminak iragarriko ez dituzten 76 afixak, eta auzo batetik bestera mugituko dituzte, aldian behin. Gainera, beste 24 kartel, tartean irabazlea eta zazpi finalistak, Kondestablen ikus daitezke.
Zabalgunean hasiko da erakusketa, 66 dendetan, eta Arrotxapean ere, hamar dendetan. Gero, erakusketa Donibanera, Iturramara, Ermitañagara eta Mendebaldeara mugituko dute. Eta, azkenik, Mendillorri eta Zabalguneko merkatuan egonen da ipinita.