Laborantza eta Ingurumeneko eguna ospatuko da Arantzadiko Gurbindo Etxean larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 9a

Ardi ile mozketaren erakustaldia eginen da Arantzadin

Honekin batera Zuhaitzetara Igotzeko XV. Txapelketa nazionala izanen da Iruñean ostiral eta larunbatean.

Arantzadiko Gurbindo Etxeak egun osoko egitaraua prestatu du larunbatean Ingurumenaren Eguna ospatzeko.

San Pedro zubiaren parean eginen den Zuhaitzetara Igotzeko XV. Txapelketako ariketez gain, hara bertaratzen direnek aukera izanen dute hainbat ekimenetan parte hartzeko: sendabelar eta landare aromatikoen lantegia, konpostajeari buruzko saio praktikoak, sukaldaritza erakustaldiak, Nafarroako ardo eta gatz dastaketak, artzain txakurren erakustaldiak, Iruñerriko Mankomunitatearen ur taberna, haurrentzako puzgarri eta jolasak, gazta freskoak egiteko lantegiak eta aisialdiko baratzeak ezagutzeko aukera izanen dute bisitariek.

Bazkari autogestionatua eginen da eta antolatzaileek ardoa jarriko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!