"Emakumeen ahalduntzea eta sareak” aztergai Gora Iruñea!k antolatutako tailerrean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 9a

Arg: gaur 8

Larunbatean "Jaiak aske, gozamenez bete" kanpainaren azken saioa eginen da Kondestable jauregian goizeko 10:00etan, euskaraz eta soilik emakumeentzat. 

Emagin elkarteak eramanen du azken tailer honetako gidaritza: “Indibidualismora geroz eta gehiago bultzatzen gaituen jendarte honetan, SARETZEKO benetako beharra sentitzen dugu pertsona askok. Feministoi, SAREA ahalduntzeko ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Tailer honetan, autoestimua eta kolektiboa landuko ditugu eta sareak artile morez josiko ditugu.

Gaur 8n argitaratutako gai honen inguruko erreportaia ineteresgarria hemen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!