Dantza eta musika uztartuko dituzte 'Korrontzi Dantzan' ikuskizunean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 9a

Ekainaren 18an Baluarten ikuskizuna eskainiko dute 300 dantzaritik gora. Euskal Herri osotik etorritako dantzariak eta musikariak ariko dira.

300 dantzari elkartuko dira heldu den ekainaren 18an Baluarten. Korrontzi dantzan ikuskizuna izanen da, Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzari eta musikariek eskainiko dutena.

Gaur, musika entzun dugu Iruñean eta dantzariak ikusi ditugu. Kulturbus izeneko villavesan egin dute aurkezpena.

Leitzako Aurrera dantza taldea, Mikelats Atarrabiako taldea, Tafallakoak, Iruñakoak, Paz de Ziganda, Tantirumairu Lesakakoa… eta beste hainbat talde elkartuko dira ekainaren 18an Baluarten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!