Sanferminak 2016

Udalak sanferminetan eskaintzen dituen sei guneetako bostetarako aurkeztu dituzte proposamenak hiru elkartek

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 9a, 14:00

Gora Iruñeak San Jose, San Frantzisko eta Errekoletak plazak nahi ditu; Ikastolen Elkarteak, Vistabella; eta Erkidegoetako Etxeen Federazioak basotxoa.

Sei gune eskaini ditu udalbatzak eta horietatik bost eskatu dituzte hiru elkartek. Gora Iruñeak San Jose, San Frantzisko eta Errekoletak plazak nahi ditu; Ikastoleen Elkarteak, Vistabella; eta Erkidegoetako Etxeen Federazioak, basotxoa. Jito Alairen kudeaketa ez du inork eskatu.

Gora Iruñeak 56 ekimen aurkeztu ditu, askotariko publikoari zuzendutakoak: umeentzako tailerrak, kontzertuak eta beste.

Erkidegoetako Etxeen Federazioak zortzi zentro sozio kultural barnebiltzen ditu, eta goiz eta arratsalderako prestatzen du programazio folklorikoa, gauetan, adin tarte guztientzako eskaintza ere badu.

Vistabellan, hogeita hamar bat ekimen antolatuko ditu Ikastolen Federazioak. Gainera, arropa eta janari saltokia ere ipiniko dute. 23:30etatik aurrera, estilo anitzetako kontzertuak gauzatuko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!