Foruzainek eta udaltzainek batera patruilatu dezakete

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 8a

Argazkia: Foruzaingoko eta Udaltzaingoko agenteak.

Bi polizien arteko elkarlana sustatzen ari dira zenbait herritan, akordio programatikoari jarraiki.

Tokian tokiko Udaltzaingoa eta Foruzaingoa ados jarriz gero, patruila mistoak osa ditzakete poliziek, data zehatzei begira. Hala, Atarrabian, Zizurren eta Barañainen probatu dute jada eredua: bi polizietako bat udaltzaina da eta bestea foruzaina.

Hala, Nafarroako herri batzuk "gehiago" ezagutuko dituzte, herritarrei zerbitzu "hobea" eskaintzeko.

Asteburuan, Sarrigurengo jaiak ospatuko dituzte, eta bertan ere martxan jarriko dute zerbitzu hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!