XX. mendeko eta XXI. mende hasierako nafar idazle garrantzitsuenetarikoa izan zen Pablo Antoñana (Viana, 1927-Iruñea, 2009), eta gaur egunera arte luzatu da haren itzala. Orain, Arrosadian kale bat eskainiko dio Iruñeko alkateak, Zaragoza etorbidearen eta Fernando Remacha kalearen artean.
Magisteritza ikasi zuen Antoñanak, Logroñon, eta zuzenbidea, Zaragozan. Emari handiko sortzailea izan zen: saiakera egilea, poeta, kritikaria... Eusko Ikaskuntzako kidea ere bazen, eta Vianako Printzea saria eskuratu zuen 1996an. 2007an, aldiz, Manuel de Irujo saria.