Herritarren %75,7k uste dute Iruñea "oso segurua" dela

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 6a

Argazkia: Iruñeko bi udaltzain, Alde Zaharrean, pasieran.

Gainontzeko %18,8k diote ez dela "ez segurua ezta segurtasunik gabekoa ere" eta %5,5ek esan dute "ez segurua" dela, Iruñeko Udaltzaingoaren Plan Gidatzailearen karietara.

Iruñeko Udaltaingoa "berritu" nahi du Iruñeko Udalak eta horretarako jarri du martxan Iruñeko Udaltzaingoa Gidatzeko Plana. Horren harira, hiriaren eta segurtasunaren inguruko inkesta egin du, herritarren laguntzaz.

Segurtasunari dagokionez, "oso segurua" da Iruñea elkarrizketatutakoen %75,7rentzat, %18,8arentzat "ez da segurua ezta segurtasunik gabekoa ere" eta %5en arabera, "ez segurua da".

Udaltzaingoari dagokionez, %62,5ek uste dute "gertuko polizia" dela; 12,3k dio ez dela "bat ere gertukoa" eta %22k dio, aldiz, "ez bata ez bestea", alegia, ez oso urrutikoa, ez oso gertukoa ere.

Bestalde, puntuazio eman diete herritarrek hainbat zerbitzuei, 0tik 5 arte. Zerbitzu guztiek lortu dute aprobatzea, baina badaude oso larri ibili diren batzuk: esaterako, auzo poliziak (2,65); garabia (2,84) eta lapurketak eta salaketak (2,9).

Plan honen bitartez, egungo udaltzaingoaren giharra aztertzen ari da udala, hala aurrerantzean berritu eta "bestelako polizia eredu bat" sortzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!