473 herritarri egindako galdeketaren emaitzak zabaldu dituzte. Iruñeko udaltzaingoaren ereduaz bizilagunen iritzia biltzea izan da asmoa Udaltzaingo Berriaren Plana osatze asmoz. Hala, herritarren %75ek Iruñea hiri segurua edo oso segurua dela uste dute ea %62rentzat gainerako poliziak baino gertukoagoa da. Hala ere, %50entzat are gertukoagoa beharko luke izan. Beste datu interesgarri bat: bizilagunen %45,7k uste dute herritarrekiko tratua ez dela homogeneotasunez egiten, hau da, udaltzainaren eta herritarraren arabera tratua bat edo beste izanen da, planteatzen den arazoaren aurrean erantzuna bat edo beste.
Zeintzuk dira arazorik handienak Iruñean?
Trafikoarekin lotutako buru hausteak eta elkarbizitzarenak nabarmendu dira inkestan. Okerren baloratu dituztenen artean, auzoetako udalztainen jarduna eta garabiarena. Onenen artean, larrialdi baten aurrean ematen duten erantzuna.
Datu hauek eskuartean, orain, plan estrategikoa jarriko dute abian. Zazpi helburu finkatu dituzte: udaltzainen gertutasuna lantzea, barneko zein kanpoko komunikazioa, absentismo indizea hobetzea, udaltzainen eskuduntzak hobeki zehaztea, formazio plana abian jartzea eta udaltzain bakoitzaren postuen zereginak definitzea.
Guztira udaltzaingoaren plantilla organikoan 450 agente daude. Horientzat plana lantzen ari dira, bestelako eredu bat lortze asmoz. Orain, estrategiak landuko dituzte aldaketa hori lortu dadin. 2019ra arte ariko dira lan horretan.