Osasun etxean mediku eta pedriatra euskaldunak egoteko exijitu dute arrotxapearrek

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 6a

Argazkia: Arrotxapeako herritarrak mediku eta pediatra euskaldunak galdegiten.

'Osasun etxeak eta biok euskaraz" kanpainaren baitan, erreklamazioa aurkeztu zuten orain dela hilabete bat; erantzuna iritsi zaie, legeak postu horientzako profesional euskaldunik aurreikusten ez duela esanez.

Mediku eta pediatra euskaldunak izatea Arrotxapean. Hori da hainbat herritarrek orain dela hilabete bat osasun etxeari aurkeztutako eskaera. Erantzuna jaso dute orain. Legeak hala eskatzen ez duela esan diete herritarrei.

"Gaur egun, osasun etxe honetako osagile eta pediatrako lanpostuetarako ez da betekizun hori eskatzen; horregatik, Nafarroako Gobernuari edo Parlamentuari dagokio osagile eta pediatrako lanpostuak betetzeko euskaraz jakitea nahitaez eskatzeko egin beharreko lege aldaketa egitea", esan die Arrotxapeako Osasun Etxeko zuzendari Isabel Martinez, agiri baten bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!