Sanferminetako entzierrotxorako sarrerak eska daitezke jada, ekainaren 10 arte. Eskaera guztiak jasota, zozketaz banatuko ditu Iruñeko udalak egun bakoitzeko 350 gonbidapen, uztailaren 6tik 13 arte.
Baldintza bakarra 010 telefono zenbakian edo pamplona.es webgunean apuntatzea da, eta NAN zenbakia izatea.