Andoni Iribarren euskaltzalea zendu da

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 6a, 13:54

Erraldoien eta Buruhandien Iruñeko Konpartsako kidea eta afrikar erraldoiaren dantzari 40 urtez izandako Iribarren larunbatean zendu zen.

San Lorentzoko jaietako sustatzaileetako bat. Euskaltzalea. Hegoalde ikastolako soinketa irakaslea. Popi eta Zarratrako pailazoetako sudur gorria. Iruñeko Buruhandien eta Erraldoien konpartsako kidea. Definizio mordoa topa daitezke Andoni Iribarren iruindarra zein izan zen azaltzeko. Pertsona maitatua Iruñerriko mugimendu herrikoi eta euskaltzalean. Larunbatean hil zen, 58 urte zituela.

Gaur eguerdian azken agurra eginen diote, Iruñeko hilerrian.

Omenaldia egiteko hari buruzko bideoa sortu du Festaro zuzenean-ek (@festadirecto), eta gurera ekarri dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!