'Zinema eta emakumeak' zikloa hasiko da gaur

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 13a

Argazkia: Golem aretoen laguntzarekin antolatu dute zikloa.

Gite elkarteak antolatutako zikloan, dokumentalak, film laburrak eta pelikulak eskainiko dituzte Golem zineman.

Zineman emakumeen inguruan egindako irudikapena aztertzea. Hori da Ipes-Gite elkarteak antolaturiko Emakumea eta zinema zikloaren helburua. 30. aldia ospatuko du jaialdiak aurtengoan, eta urtero bezala, dokumentalak, film laburrak eta pelikulak proiektatuko dituzte. Askotan sortzaileak izanen dira emanaldian, eta solasalditxoa eskainiko dute gero.

Gaur, Min lilla syster (ahizpa txikia) pelikula proiektatuko dute, neska gazte baten anorexiaren inguruko lana da, haren ahizpa txikiaren begietatik.

Besteak beste, Las amigas de Ágata, Mi hermana perfecta eta As I open my eyes filmak, zein Women in sink dokumentala emanen dituzte.

Egitarau osoa hemen ikus daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!