Etxeko zaintza guztiz publikoa izanen da heldu den urtean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 3a

Asimec enpresa publikoak beregain hartuko du orain arte Sarquavitae pribatuak eskaintzen zuen etxeko artatzea, Iruñeko Udalak hala erabakita.

Urriaren 1ean bozkatu zuen udalbatzak jada: etxeko zaintza publikoa izatea erabaki zuten EH Bilduk, Geroa Baik, Ezkerrak, Aranzadik eta PSNk. UPNk polemika sortu nahi izan du berriz gaia lehen lerrora ekarrita, nolanahi ere. Baina bakarrik geratu da, berretsi egin du eta Iruñeak etxean artatzea behar duten horiek zerbitzu publikoaren bitartez jasoko dutela. 1.513 iruindar dira gaur egun.

Erregionalistek dena lehen bezala segitzea aldarrikatu badute ere, ez dute lortu, eta Edurne Egino (Ezkerra) zinegotziak azaldu du jada hizketan dabiltzala enpresa publikoarekin, 2017rako xehetasun guztiak prest eta lotuta egon daitezen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!