Uda amaiera arte itxoin beharko da euskarazko antzerkia ikusteko Gaiarre antzokian. Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzenduriko El florido pensil, neskak izeneko antzezlana. Ttantaka antzerki taldearen eskutik irailaren 2an izanen da antzezlana ikusteko aukera. Aurretik zarzuela, komedia edota kabareta ikuskizunak hartuko ditu antzokiak: Buena gente, Cabaret Chihuahua, The Incredible Box, La jaula de grillos, La banda, La estupidez, La velocidad del otoño eta La rosa del azafran, besteak beste.