Sanferminak 2016

Sanferminetan sei espazio publiko irabazi asmorik gabeko elkarteen esku uztea aztertzen ari da Iruñeko Udala

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 14:12

San Jose, Errekoletak, Jito Alai, San Frantzisko, Basotxoa eta Vistabella dira irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboei utz diezazkien guneak. 

Sanferminetako egitarauaren mahaiak aztertu beharko du Iruñeko Udalak luzatutako proposamena orain, udalbatzak sei espazio elkarteen eta kolektiboen esku utzi nahi dituelako.

Sanferminetan, "herri kultura parte hartzailea" sustatzen duten horiek tokia eska dezaketela iragarri du udalak, "festen parte hartzaile aktibo" izan daitezen.

Batetik, guneak utzi nahi ditu irabazi asmorik gabeko entitateen esku; bestetik, bere gain hartuko ditu komunak eta beharrezko azpiegiturak muntatzeko ardura, bai eta segurtasuna eta garbitasuna ere.

Udalak egindako proposamena onartzeke eta aztertzeke dago oraindik.

Gora Iruñeak ere jai gune txikiak ezartzeko aukera zabaldu du, eta proposamen horrek zer nolako bidea eginen duen ez dute zehaztu oraindik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!