Udaltzaingoak jakinarazi du larunbatetik iganderako goizaldean izan dela erasoa, kalean. Dei bat jaso zute udaltzainek Donibaneko San Roke kalean sexu eraso bat gertatzen ari zela jakinaraziz, eta bertara joan ziren poliziak. Han zen erasoa jasan zuen neska, 20 urtekoa, beste lagun batzuekin. Herritarrek erasotzaileetako bat atxikia zuten eta erasotzaile horrek eman die bestearen deskribapen fisikoa. Auto artean ezkutatuta zegoen, gertuko kale batean. Ondoren atxilotu zituzten bi gizonak 26 eta 21 urte dituzte.
Eraso hori salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur Golem zinematokietan dagoen Tramontana monumentuan. Arratsaldean izanen da protesta, 17:00etan.