Euskarazko haur eskolen aferan udalari elkarlana eskaini diote euskalgintzak eta ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 9a

Ekainaren 4ko manifestazioan haur eskolak euskaraz nahi dituztela aldarrikatuko dute.

Ez etsitzeko eta auzi bidegabeei aurre egiteko deia egin dute gaur Euskalgintzak eta zenbait sindikatuk, tartean, ELAk, LABek eta STEILASek. Euskarazko haur eskolak beharrezkoak direla agerian geratu zen aurre-matrikulazio kanpainan eta hortaz, orain, dei egin diote Iruñeko Udala babesten duten lau alderdiei: euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko herritarren eskubide eta borondateak ziurta daitezen.

Gogoratu dute iazko ekainetik erakundeetan aldaketa izan zenetik UPN hatzen ari diren erabakien aurka bide judiziala erabiltzen ari dela. Baina epaia injustua dela-eta, Euskarari bide emateko dei egin dute.

Heldu den ekainaren 4an manifestazioan parte hartzeko eta euskaraz bizi nahi dugunon ahotsa entzunarazteko dei egin dute. 17:30etan irtengo da protesta Golem zinematokietatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!