Iruñeko "txarrena" prezio altuak dira turisten %22k diotenez

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 13:30

Onena, aldiz, giroa eta gastronomia dira, %13ren aburuz; bai eta herritarren izaera ere (%10).

Iruñeko Turismo Bulegoaren inkestaren emaitzak argitaratu berri dituzte. Kritika gehien jaso duena: Iruñeko "prezioa altuak". Inkestatutakoen %22k horixe bera markatu dute. Bigarren postuan, zikinkeria, masifikazioa eta zarata (%9); hirugarrenean, aparkatzeko "toki eza".

Alderdi positiboei dagokienez, giroa eta gastronomia da gehien baloratutako (%13). Atzetik daude herritarren izaera (%10) eta arkitektura (%8).

Emaitza orokorra ona da: 4,5eko puntuazio eman diote, 5en gainean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!