Lan Erregulazio Espedientearen bigarren fasea iragarri zien atzo ZF TRW enpresako zuzendaritzak Landabengo langileei: 24 kaleratze izanen dira egunotan. Abenduan bukatutzat emanen dute Lan Erregulazio Espedientea beste 22 kaleratzerekin. Guztira, 123 dira Iruñeko lantokian lanik gabe geratuko direnak.