Apirilaren 2an, Arrotxapeko Euskal Herrian Euskaraz-ek Errotazar kaleko horma-irudia berritu zuen. Hortik aste betera, apirilaren 11n eta 12an, ezezagun batzuek margo beltzarekin erasotu zuten. Azken aste honetan, hirugarrenez kaltetu dute, oraingoan zuriz.
Horren aurrean, Errotxapeako EHEk honako hau adierazi du: "Erasoa ez da horma soil baten kontrako erasoa; erasoa, auzoan euskaraz bizi garenon edota euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dugun euskaldun guztion aurkako erasoa da; horma-irudiak dioenarekin bat egiten dugun auzokideon aurkako erasoa; adierazpen askatasuna defendatzen dugunon aurkako erasoa".
Horregatik Errotxapeako EHEk, erasoa salatzearekin batera, auzokideak zein auzoko eragileak, hurrengo egun-asteetan horma-irudiaren aurrean argazkiak egitera animatu ditu.