Creacity izeneko proeiktuaren barruan kokatzen da ekimen berri hau. Baiona eta Hondarribiarekin elkarlanean antolatuko da lehen aldiz topaketa hau.
Gastronomia, turismoa eta kultura bultzatzea helburu nagusia duen foro hau ostegun arratsaldean zabalduko da. Lehen ekitaldia Frijituen I. Lehiaketa Transozeanikoa izanen da. 19:00etan Zentral Kafean, sarrera librearekin. Parte-hartzaileak Florianópolis (Brasil), Popayán (Kolonbia), Baiona, Hondarribia eta Iruñeko sukaldariak izanen dira.
Bukaeran Pintxoaren Astearen irabazlea, Iruñazar tabernako Gorka Aginagak, azalduko du nola egin duen “Iruñangilazarra” pintxoa, aurtengo edizioko irabazlea.
Ostiralean Burlatako Ostalaritza Eskolara eginen dute bisita eta larunbatean bermuta eta frijituak, Brasil eta Kolonbiako sukaldari gonbidatuek egindakoak, eskainiko dira Iruña Kafea, Gaucho, La cocina de Alex Mugica, El Patio de las Comedias eta Baserri tabernetan.