Orotara, 359 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Horietatik, 166 Iruñetik bertatik datoz, hau da, %46. Iazko ehunekoa oso antzekoa izan zen. Nafarroako gainontzeko herrietatik 68 iritsi dira. Beraz, Nafarroakoak orotara 234 dira, guztien %65. Beste 119 Espainiatik bidali dituzte, eta 6 beste herrialdetatik.
Aurten lehendabiziko aldiz, zortzi finalistak hautatu dituzten epaimahaikide guztiak komunikazioko, diseinuko edo arte plastikoetako profesionalak izan dira. Zehazki epaimahaiko kide izan dira Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza zuzendari Maitena Muruzabal, iazko lehiaketako irabazle Javier Erize, Leire Urbeltz, Antonio Laita, Maite Canto eta Iñaki Cabodevilla.