Idiazabal gazta berriaren ebaketa Iruñean

Euskalerria Irratia 2016ko api. 13a, 20:41

Patxi Uriz zinemagileak ebaki du aurtengo lehen gazta. Iaz ekoizpena %8 igo zen 1.226 tonara iritsiz. Bost artzain eta hiru gaztagile gazte berri sartu ziren iaz sor-markan.

Gaur goizean Iruñeko Napardi Elkartean egin da Idiazabal gazta berriaren ebaketa ekitaldia. Aurten ohore hori Paxi Uriz zinemagile garestarrarentzat izan da. Aurtengo Goya zinema sarietan berak irabazi zuen dokumental onenari emaniko saria “Hijos dela Tierra” lanarekin. Gaurko ekitaldian Idiazabalgo gazta goraipatu du esanez “bost izaterrako” gazta dela.

Urizekin batera Nafarroako jatetxe entzutetsuetako hainbat sukaldarik hartu dute parte saioan, gazta eta gaztagileei haien sostengua eta eske ona adieraziz.

Joxemari Ustarroz Idiazabal Jatorri izendapeneko kontseiluko presidenteak, bere aldetik, aditzera eman du urtez urte gora doala gaztaren ekoizpena: iaz aurreko denboraldian baino %8 handiagoa izan zen, 1.226 tonetara iritsiz. Honetaz gain, hiru gaztandegi berri sartu dira kontseiluan eta bost artzain gehiagok ematen dute orain haien ardien esnea gazta egiteko. Hala ere, azpimarratu du Ustarrozek, oso lanbide gogorra da, traba asko dira eta ezinbestekoa da Gobernua eta erakunde publikoen partez laguntza gehiago, batez ere artzaintzan hasten diren gazteentzat.

Lizun gaztandegiko Arkaitz Larrarte sunbildarra eta Itxaso Barrenetxea durangoarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!