Gazteei zuzendutako proiektuetan eta neurrietan parte hartzeko aukera eman nahi die Iruñeko Udalak hirian bizi diren 14 eta 30 urte arteko gazteei. Lehen hitzordua heldu den asteko asteazkenean izanen da 19:00etan Gazteriaren etxean. Euren iritziak biltzea da asmoa. Zein behar dituzten jakin eta proposamenak jasotzea da asmoa. Eztabaida-gune horretan parte hartzeko izen eman behar da juventud@pamplona.es edo Gazteriaren etxera (948 23 35 12) deituta.