Foruen plazan ariko diren talde eta artistak zuzenean udalak kontratatzea da proposatu duena. Horrez gain, Gazteluko plazan dantzaldiak ezartzea eta jazzak lekua izatea Konpainia plazan.
Guztira bost espaziotan izanen da musika nagusi: Foruen plazan, Antoniuttin, Gazteluko plazan, Gurutzeko plazan eta Konpainia plazan. Sanferminak prestatzeko Mahaian egin ditu proposamen horiek Iruñeko Udalak. Horrez gain, beste berrikuntza bat ere bai: elkarte eta entitateei espazioak uztea euren jaiak ere parte har dezan festan.