'Artea' antzezlana asteazkenean Antzerki Aroaren baitan

Euskalerria Irratia 2016ko api. 4a, 09:09

20:00etan izanen da Nafarroako Antzeki Eskolan. Sarrerak 8 euroan daude eskuragarri.

Begoña Ausin Torre (zuzendaria eta eszenografia), Xabier Ortuzar, Aitor Borobia, Endika Landa (aktoreak),Erik Leal (argiak eta soinua) eta Endika Landa (Produkzioa eta banaketa). Rude izeneko ikuskizuna eskainiko dute asteazkenean 20:00etan.

Koadro zuri bat, adiskidetasuna, sekretuak, itun puskatuak eta, batez ere, tolerantzia zero. Koadro baten erosketa dela eta… astebeteko kontuan, hirukote batek hamabost urteko adiskidetasuna pikutara bidaltzen du. Yasmina Reza da Artea antzezlanaren egilea, familia judutar baten baitan jaiotako frantsesa, eta nazioarteko arrakasta lortu duten lanen egilea. Art (Artea) antzezlana 1998an estreinatu zenetik, 35 hizkuntzatara itzulia izan da. Urte horretan, New Yorkeko Tony Award saria jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlin, Tokio, Buenos Aires, Madril edota Bratislavatik pasa ondoren. Orain eta hemen, euskaraz ikusteko aukera dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!