359 afixetatik, 166 Iruñean egindakoak dira, %46,23. Nafaroako beste herri batzuetatik 68 iritsi dira. Hala, orotara, lanen %65 nafarra da.
119 Espainiakoak dira; Espainia kontuan izan gabe, atzerriko gainontzeko herrialdetatik sei kartel bidali dituzte (%1,6).
Datozen asteotan, arte grafikoetan aditua den epai mahai batek zortzi afixa hautatuko ditu; eta, ostean, herritarren txanda iritsiko da: haiei dagokie kartel irabazlea zein den esatea. Irabazleak 3.600 euro jasoko ditu.