Ikasleen aldarrikapenek hartu dituzte Iruñeko kaleak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 17a, 13:22

Polizia ikasleei oldartu zaie Sarasaten. Mobilizazioa amaitutakoan Polizia Nazionalak lau adingabe, hiru mutil eta neska bat, atxilotu ditu. Deklarazioa hartu ondoren aske utzi dituzte. Unibertsitateko eta ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira gaur LOMCE hezkuntza erreformak ekar dezakeenaz ohartarazteko.

Ikaslez bete da eguerdian Antoniutti. Unibertsitateko eta ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira gaur LOMCE hezkuntza erreformak ekar dezakeenaz ohartarazteko. Era berean, Euskal Herriak hezkuntza eredu propioa eraiki beharra duela aldarrikatu dute.

Unibertsitatetik kalejira giroan egin dute Alde Zaharrerainoko bidea. Ikastexteetatik ere hainbat zutabe irten dira. Denak bat eginda, ehunka ikaslek manifestazioa egin dute. Martin Erdozain Ikasle Abertzaleak taldeko eledunak nabarmendu du, eurek ere, ikasleek alegia hezkuntza eredua zein izan behar den zehazteko asko dutela esateko.

Interesen araberako hezkuntza

Eredu propioa aldarrikatzen dute. Eta eraikitzen ari dira. Unibertsitatean zenbaitetan batzen dira euren beharrak zein diren aztertu eta nola ase daitezkeen zehazteko.

LOMCEk modu praktikoan zein eragin duen jakin nahi izan dugu. Piskanaka txertatzen ari dela azaldu du Erdozainek. Hasteko eta behin, informazio falta salatu du. Eta bestetik, euskara zokoratzea edota erlijioa gehiago txertatzea ere bai.

Mobilizazio gehiago

Mobilizazio eguna dute gaur baina protestek datozen hilabeteetan ere segituko dute. Apirilean Nafarroako Unibertsitate Publikoan herri unibertsitatea eginen dute. Hezkuntza eredu egoki bat eraikitzeko bidean ikasleen ikuspuntuak bilduko dituzte. Ikastetxeetan gainera, herri eskolak osatuko dituzte helburu berberarekin.

Ikasle Abertzaleakeko kideek salatu dute polizia ikasleei oldartu zaiela eta pilotak ere jaurti dituela. San Frantzisko plazan eta Sarasaten izan dira tentsio uneak. Atxilotu bat behintzat ere ba omen da.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!