Alkate euskaldunak elkarrekin euskararen erabilera sustatzearen alde

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 10a

Alkate euskaldunak.

Maule, Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako alkateek  parte hartu dute Eskoriatzan Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldietan.  

“Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak' izeneko jardunaldiak  antolatu ditu HUHEZI, Modragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietarako Fakultateak.  Lan saio honetan Bilboko Juan Mari Aburto; Gasteizko Gorka Urtaran; Donostiako Eneko Goia; Mauleko Michel Etsebest eta Iruñeko Joseba Asiron alkateak  izan dira.

Joseba Asironek azpimarratu duenez Iruñean lan handia egin beharko da urtetan euskara “desagerrarazten” saiatu izan direlako “arrotza den zerbait ia bihurtu arte”. Honi gehitu dio:  “Gure erronka da euskarak erabilera esparruak berreskura ditzan, hiritarren hizkuntza eskubideak bermatuz eta hizkuntzaren presentzia agerikoa eginez gure hirian”. Modu berean Asironek azaldu du lanean ari direla “Administrazioan erabilera normalizatzeko, euskal kulturaren alorrean elkarlana sustatzeko eta euskararentzako diru partidak handitzeko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!