Iruñean arazo ugari sortu ditu elurrak. 6:00etan hasi da elurra mara-mara hiriburuan eta bi ordutan txuri utzi du. Iruñeko sarbideetan auto pilaketak daude eta oso mantso ari dira bidea egiten. Zenbait kale moztuak daude, Monte Monjardin kalea esaterako, Arrosadian eta Cuatro Vientoseko biribilgunean istripua izan du auto bat bidetik irtenda, eta udaltzaingoa ari da trafikoa bideratzen. Villavesek ere arazoak dituzte zenbait auzotan ibilbidea osatzeko: Mendillorrin 12. Lineak, Noainen eta Beriainen 16 zenbakikoak, Gorraizen 20. Lineak eta Ollokin 23. zenbakiko autobusak. Gainerako villavesa zerbitzuak ere atzerapenarekin ari dira iristen.
Sarrigurenen kolapso izugarria dago. Kilometro bateko auto-ilarak pilatu dira.
Elurra kentzeko 11 makina ari dira Iruñean lanean 5:30etatik.