Ipuinek ere izan dezakete sexutik

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 9a, 13:18
Argazkia: Ines Bengoak obra iragartzeko sortutako afixa.

Hotzikara. Ipuin erotikoak antzezlana eskainiko du gaur Ines Bengoak, Irrizikloaren baitan, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan.

"Hotzikara, gozamen erotikoaren historia hasieratik hasten den ikuskizuna da: munduaren hastapenetatik, alegia. Eta hasiera horretatik abiatuta erotismoa historian zehar nola gertatu den kontatzen du. Garai guztietako emakume eta gizonek sexu-atsegina sentitu dute jakin-nahi, beldur eta askatasun maila desberdinetan. Iosu Lizarragaren musikak eta Ines Bengoaren ahotsak egoera ezberdinak proposatu, pertsonaia ugari aurkeztu eta ikus-entzuleei istorien bitartez bidaia batean sar daitezen gonbidapena luzatuko diete pasioa, zoramena eta umorea direla medio". Horra sortzaileek eurek obrari buruz idatzitako sinopsia.

Ines Bengoa (ahotsa), Iosu Lizarraga (zuzeneko musika) eta Javier Perez Eguaras (argiak) arduratu dira obra sortzeaz.

Zortzi euroan salduko dute sarrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!