Irrintzi Peña berriz zabalik

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 7a

Hilabete bat joan da Karmen Kaleko etxebizitzan sutea izan zela. Irrintzi Peña kalte ugarirekin geratu zen eta ontze lanetan izan dira orain arte.

Martxoaren 3arekin batera, Sanferminetarako eskaileretan maila bat gehiago igotzearekin alegia, berriz ateak zabaldu ditu Irrintzi Peñak. Sutearen ondorioak baretuta itzuli dira Peñakideak lokalera. Dena dela, oraindik egun batzuez zenbait zailtasun izanen dituzte oraindik ez delako lehenera itzuli Peña bere osotasunean. Leku gutxiago erabiliko dute oraindik eraberritzeko zenbait txoko dituztelako.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!