Txupinazoa Peñek jaurti dezatela eskatzeko, sinadura bilketa

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 3a

Sinadura bilketa abian jarri dute Alde Zaharreko bizilagunek 2016an Peñek bota dezaten Sanferminetako txupinazoa.

125 egun baino ez dira falta 2016ko Sanferminetarako. Gaur hain zuzen,  hirugarren maila gaindituko dute iruindarrek hiriko jai handien atzera kontaketan. Chanrge.org plataforman ari dira bizilagunak sinadurak biltzen Peñek jaurtin dezaten 2016ko txupinazoa. “Jaietan garrantzia handiko dira Peñak eta eurei dagokie festen hasiera iragartzen duen txupinazoa jaurtitzea”, azaldu dute Alde Zaharreko bizilagunek. “Festak musikaz janzten eta alaitasuna hirian barrena garraiatzen egiten duten lanagatik herritarrek esker ona zor diete”.

Iruñeko Udaleko lau alderdiek ez dute proposamen zehatzik onartu oraindik. EH Bilduk prozesu parte hartzailea nahi du, Geroa Baik San Saturnino egunean Ohorezko Zapia jasotzen duenak botatzea proposatu du eta Aranzadik EH Bilduren antzerako aukera jarri du mahai gainean. UPN eta PSNk orain arteko moduarekin segitzeko nahia adierazi du.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!