Eraso matxistei erantzuteko protokoloa prestatzen ari da udala

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 2a

Argazkia: Iruñeko Udalak eraso sexisten aurka martxan jarritako kanpainetako bat.

Gizartearen eta politikarien jarduteko era artikulatu nahi du Emakumearen Udal Kontseiluaren barruan sorturiko lan talde batek. Hedabideetan azaltzen diren kalean gaitzesteko erak aztertu dituzte.

Emakumearen Udal Kontseiluak proposatu du lan taldea sortzea eta bertan Berdintasun eta LGTBQI zinegotzi Laura Berrok, Geroa Baiko eta UPNko zenbait zinegotzik, Emakumearen Arreta Zerbitzuko ordezkariak eta kontseiluko emakume taldeek hartu dute parte.

Iruñean eraso matxistaren bat egonez gero, eta argitara ateraz gero, "erantzun bateratua" emateko urratsak zehaztea da lan taldearen asmoa. Horretarako, eta, aurrera begira, Tokiko Protokolo Batzorde bat eratzea proposatu dute.

Protokoloa idazteko beste herri batzuetan egindakoak izanen dituzte inspirazio iturri, bai eta herritarrek historikoki antolaturiko protestak ere.

Halaber, hedabideekin izan beharreko tratua da aztertzeko dagoen beste gaietako bat, berrien trataera "egokia" egin dezaten da-eta xedeetako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!