Sasoikako nekazari emakume errumaniarren erretratuak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 29a, 12:56

Leire Ubeltz sortzaileak Aldi baterako nago hemen ilustrazioa erakusketa zabaldu du Mistoen Aretoan, eta martxoaren 23 bitarte egonen da ikusgai. Errumaniako sasoikako emakume nekazariak izan ditu ardatz.

Sasoika landan aritzen diren emakume errumaniarren erretratu marraztua da Leire Urbeltz sortzaileak Ziudadelako mistoen aretoan aurkeztu duena. I am temporary here_Aldi baterako nago hemen_Yo soy una temporera aquí erakusketaren bide orria.

"Ilustrazioaren limiteak zabaltzea". Hori da bildumaren xedea, egilearen hitzetan. Askotariko euskarriak batu ditu: tamaina ezberdinetako irudiak, bai eta sorkuntza prozesuko argazki eta objektuak ere. Eta haria: Nafarroara uzta biltzera iritsitako emakume etorkinen errealitatea.

Ikerketa prozesua "subjektibotasunez eta fantasiaz" aberastu da, eta obrak "introspekzioan" sakondu du azkenean. Iaz, egon zen Errumanian artista, eta ikusitakoaren, ikertutakoaren eta irudikatutakoaren arteko hibridazioa da lana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!