Pamplonesa Musika Banda Kultur Elkartearekin ituna sinatu du gaur goizean Iruñeko Udalak. Horren arabera, 1.031.241 euro jasoko ditu Pamplonesak, joan den urtean. Horri esker, musika bandak Gaiarre antzokiko bere programazioa indartzen segitu ahal izanen du, fundazioko presidente Jose Andres Palaciosek gaurko ekitaldian azaldu duenez. UPNko udal aginte taldeak 2011n %8 murriztu zuen Pamplonesaren laguntza. Igoera honek murrizketaren aurreko kopurua berreskuratzen du.