Belokiren istripuaren kasua artxibatu egin du epaileak

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 25a

"Ez zen inongo deliturik izan", Otamendi magistratuaren irudiko. Maider Beloki kultura zinegotzia "oso kontent" azaldu da erabakiarekin.

Bi adineko harrapatu zituen Belokik, abenduaren 31n, autoarekin atzeraka ari zela. Belokik salatu du haren kontrako "lintxamendua" egon dela istripuaren karietara, "aldaketaren gobernuaren" ezaugarriak nabarmendu nahi izan ditu, haatik; izan ere, "gardentasunez, azkartasunez eta arduraz" jokatu duela iritzi dio.

Oposizioaren jokaera, ezbaian

Mozkortuta zegoela edota mesede tratua izan zuela. Horiek dira UPNk zein PSNk aireratu dituzten bi argudio nagusiak. "Dimititu behar izan zuen Iruñeko Udaleko zinegotzi batekin" konparatzea leporatu die Belokik -Ignacio Polorekin alderatuz-, baina "epaileak ezberdintasuna markatu du". Nolanahi ere, galdera bat azaldu du, UPN eta PSNri buruz solasean: "Salaketa faltsuak egiteagatik euren ardura ardura bere eginen al dute?".

Bukatzeko, istripua haren izena "belzteko, ohorea urratzeko eta publikoki lintxatzeko aprobetxatu" duten hedabideen kontra salaketa aurkeztea aztertzen ari dela jakinarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!