Hiri Ekologiaren Behatokia sortu du udalak hiriko ingurumena aztertzeko

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 15a

Ostegunean izanen da lehenengo bilera irekia, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, 18:30ean.

Udalari ingurumenaren inguruko neurriak proposatuko dizkion herritar forua eratzea da xedea.

Udalak "gizarte ekologikoagoa" nahi du, hiriaren "ingurugiro erronkei" erantzunen diona. Mugikortasuna hobetzea, zarata gutxitzea, kutsadura  murriztea, efizientzia handitzea, elikadura subirautza sustatzea, hondakinen kudeaketa hobetzea, ondarea zaintzea eta beste landuko ditu. 

40 elkarteetako ordezkariak gonbidatu dituzte jada, eta horrez gain, herritarrak ere azaltzea espero dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!