"Etxebizitza guztietan energia elektrikoa ziurtatua behar den honetan, enpresa elektriko handiek gehiegikeriak egiten dituzte", salatu du Martes al Sol kolektiboak. Energiaren prezio "bidegabea" salatu eta "beste eredu baten" aldeko jarrera hartu dute protestan, bart. Iberdrolaren egoitzaren parean egin dute elkarretaratzea. Nafarroako Gobernuari ere egin diote eskaera: "Energiaren fakturak ordaindu ezin dutenak lagun ditzaten nahi dugu, baina, erantzukizuna Iberdrolarena da, milioiak irabazten dituen bitartean jende asko pobrezia energetikoan uzten duelako".